Nortzuk gara
Stilo Berrio Bilboko Santutxu auzoan sortu zen emakumezkoen kluba da. Bertan, klubeko organu guztiek daukate lekua, zuzendaritza taldea Stilo A eta B-ko jokalariek, jokalari ohi batek eta talde teknikoaren ordezkari batek osatzen baitute. Gure klubean, kargu nagusiak, hau da, lehendakaria, lehendakariordea, idazkaria eta diruzaina, emakumeek betetzen dituzte beti, horrela, kirol erakundeetan ematen den eskema apurtuz, goi karguetan gizonezkoak egoten baitira gehienetan.

Gure Kluba Bizkaiko Areto Futbol klub bakarra da nesken bi talde federatu dituena, hauetako bat Zilarrezko mailan eta bestea lurraldekoan. Gainera, Berrio Otxoa ikastetxeko eskola mailako bi talderekin ere harreman estua daukagu.
Gure filosofiari dagokionez, emakumezkoen kirola bultzatzen dugu helburu, jokalarien kalitate tekniko-taktikoari erreparatu gabe. Neska guztiak onartzen ditugu, berdin dio esperientziadunak ala esperientziarik gabekoak izan.

Kirol arloa alde batera utzita, gure kluba jende inplikatudun erakundea da. Jokalarien kompromiso maila oso altua da, horrela, klubak egiten duen edo antolatzen laguntzen duen edozein jardueratan laguntza emanez. Talde teknikoko kideak ere bolondresak dira.
Guzti hau urteetan aurrera eraman ahal izateko Berrio Otxoa ikastetxearen eta Kirol Aunitz kultur eta kirol erakundearen laguntza ezinbestekoa izan da.
ZUZENDARITZA TALDEA:
Lehendakaria: Maia Aurtenetxe Aginaga
Lehendakariordea: Almudena Cea Blanco
Diruzaina: Arrate Valbuena Angulo
Idazkaria: Laura Fernández Monje

